Mekoletako bidea. Erreka kontu askoMekoletatik kalera harrizko bidea zegoen, “La Calzada” esaten zitzaiona. Oraindik ikusgai omen dira galtzada horren zati batzuk. Errotapeko putzu handi batean jolasten ziren. Beheko errekan, harriak jarrita, andre mordoa aritzen omen zen arropa garbitzen. Ezkailu eta ibai-karramarro asko harrapatzen zituzten. Gero, urtegia egin zenean, denak galdu ziren.