Kooteratibaren hasieraKooperatiba sortu zutenean, konpetentzia areagotzearekin bat, soldatak igotzen hasi ziren eta Otxandioko industria berpiztu egin zen. Bazkideko 50.000 bana pezetako ekarpenarekin jarri zuten martxan kooperatiba, bigarren eskuko makina gutxi batzuk erosita. Elorrioko Funkor konpainiarentzako birringailu, errota eta beste ekoizten hasi ziren. Geroago arrabol ekoizpenak eman zion iraupena lantegiari.