Basoko lanak. Tailerrak Lehengo basolanak oso gogorrak ziren, dena eskuz egiten zelako. Zuhaitzak bota eta gerriak atera eta gero hondarrak ikatza egiteko erabiltzen ziren. Baserritarrek idiekin arrastaka enborrak atera basotik, eta gero kamioitan eramaten zituzten. Bittor Landaren tailerrean balantzak, autoentzako puzgailuak eta orgentzako balaztak egiten zituzten, besteak beste. Otxandion beti egon dira tailerrak, baina lehen diru gutxi irabazten zelako jendea kanpora joaten zen lanera.

Basoko lanak. Tailerrak
Fernando Kapanaga Gonzalez de Langarika
- ahotsak.eus