Amarekin beti erdaraz. Neskekin hartu-emanakAma ez zen euskalduna, eta harekin erdaraz egin zuen beti. Anaiekin euskaraz, baina arrebekin ere erdaraz egiten zuen. Dena dela, bai eskolan bai soldaduskako hegazkintzako ikastaroetan, ahozko erdara erabiltzen arazoak izaten zituen. Eskolan-eta neskekin hartu-eman gutxi izaten zuen. Erromerietan dantza [jantza] egin nahi izanez gero, mesedez eskatu behar izaten zitzaien neskei jantza egiteko. Kalabaza asko hartzen zituen.