Inauteriak, Kandelerio eta Santa Agedak<p>Inauterietan txerri muturrak arrautza-irinetan pasatuta eta tostadak jaten zituzten. Mutilak andre jantzita ibiltzen ziren. Kandelerio Egunean meza entzun eta kandelak bedeinkatzen zituzten. Santa Agedatan afari-merienda egiten zuten etxean. Mutilak kantuan joaten ziren batzen, makila eta otzararekin, eta jasotakoarekin afaria egiten zuten. Lehen, gizonezkoak bakarrik joaten ziren Santa Ageda batzen. Gabonetan auzoko mutil batzuk etortzen ziren etxera eta denak kantuan aritzen ziren.</p>