Soldaduek baserritarrei errekisatuGerrako soldaduak etxerik etxe joaten ziren jateko bila; eta, askotan, behia edo txerria ere kentzen zuten jan ahal izateko. Beraiei txerria errekisatu zieten. Aitak kapitainarekin egin zuen berba eta azkenean, txerria hil ostean, zati bat eman zieten beraiei.