Tropak herrira sartu osteko bonbardaketaGerran, tropak herrira heldu eta hurrengo egunean heldu ziren aireplanoak. Bezperan, baxu-baxu ibili ziren begira; gorrienak zirela zioten. Hirugarren egunean, bonbak botatzen hasi ziren. 60 biztanletik gora hil zituzten, denak herrikoak bertakoak. Frontea hurbil zuten eta bertako etxeetan egon ziren asko; beraienean ere egon ziren "Compañía ametralladora"koak. Beraien auzoko bat Durangoko bonbardaketan hil zuten.