Belar meta asko etxe inguruanJosek 22 urte izan zituen arte, soroetako lanak idiekin egiten zituzten. Gero behiek hartu zuten idien lekua uztarrian. Zaldi bat ere erabiltzen zuten baserriko lanetarako. Ganbara txikia zuten etxean, eta belar meta asko egin behar izaten zituzten.