Gaztaren merma eta prezioa <p>Gazta mamia (gaztanbera) oihal finean batuta sartzen zen moldean, eta gero moldea prentsan jarri. Harri batzuen pisuarekin prentsatzen zituzten gaztak. Gazta mamia ez baldin bada ondo xehatu, gazta barnean hutsuneak sortzen dira eta gerta liteke horko gazurak ez irtetea prentsatzean. Zazpi litro esnerekin egindako gaztak, bost hilabete pasatuta, kilo bat inguru edukitzen zuen. Egin eta 15 egunera salduz gero, berriz, kilo eta laurden. Josek azkeneko saldu zituen gaztak, kiloa hamabi ogerlekotan (60 pezeta) saldu zituen.</p>

Gaztaren merma eta prezioa
Jose Garate Garate
- ahotsak.eus