Umetako lanakHamabi urterekin utzi zion eskolari. Gerra aurrean Oletako bidea egin zenean, Sebastianek “pintxe” lanetan jardun zuen, langileei ura eraman eta halako eginbeharretan. Bidegintza lanetatik aparte, etxeko ganaduak zaintzen laguntzen zuen. Aitari ere laguntzen zion bere karretero lanetan, ikatz, enbor, etab. garraiatzen.