Aita karretero. Asuna sendabelar Dotrina euskaraz jasotzen zuten. Kale-etxe batean jaioa zen arren, ganaduak bazituzten, kale-etxe ia guztietan behiren bat zuten bezala. Sebastianenean 4-5 behi eta idi pare bat edo bi izaten zituzten. Aitak karretero jarduten zuen jornalean. Aitak “otsoei kendutako txokolatea” ekartzen omen zien umetan. Aitak gripea sendatzeko asunak erabiltzen zituen paparrean sartuta. Sebastianek ere, hezurren gaixotasunaren kontra asunekin astintzen zuen bere gorputza, ondo gorritu arte.

Aita karretero. Asuna sendabelar
Sebastian Astola Ajuriagerra
- ahotsak.eus