Emakume aitzindaria, ondorengoei ateak zabaldu dizkiena EAJko lehenengo sailburua izan zen Jaurlaritzan; aurretik baziren beste alderdi batzuetako hiru emakume. Hizkuntza Politikako lehenengo idazkari emakumezkoa izan zen eta baita lehenengo bozeramailea ere. Aitak beti esaten zien emakume izanagatik ez izateko nahi zuten hura egiteko beldurrik. Bide-urratzaile izan zen eta poza ematen dio ondorengoek bide hori jarraitu dutela ikusteak. Gauzak oso desberdinak dira gaur egun.

Emakume aitzindaria, ondorengoei ateak zabaldu dizkiena
2022-01-24
Mari Karmen Garmendia Lasa
- ahotsak.eus