70-80ko hamarkadan irakaskuntzan murgilduta Franco hil osteko garaia. Gogoan du diru-bilketak egin zirela, besteak beste, Egin eta Deia egunkarientzat eta Erein argitaletxearentzat. Auzolana, dirutan. Santo Tomas Lizeoko irakaslea zen orduan eta irakaskuntzan zebilen buru-belarri. Titulurik ez zuten andereƱoek batxilergoa egin zezaten eskolak ematen zituen iluntzeetan eta baita D eta B euskara tituluak ateratzeko ere. Horrez gain, Kataluniatik eredua hartuta, udako eskolak ematen zituzten Loiolan. Euskararekin lotutako batzuk Lazkaon ematen ziren, benediktarretan.

70-80ko hamarkadan irakaskuntzan murgilduta
2022-01-24
Mari Karmen Garmendia Lasa
- ahotsak.eus