Hezkuntza elebidunaren inguruko tesia Eskolara guraso erdaldunak zituzten haurrak joaten hasi zitzaizkienean hizkuntza-ereduak jartzea planteatu zuten. Elebitasunaren inguruan tesia egitea pentsatu zuen, baina zuzendaririk aurkitu ezinda ibili zen. Deustuko irakaslea zen Juan Plazaola jesuitaren bitartez Frantzian erbesteratuta zegoen Julian Ajuriagerrarengana iritsi zen. Hark Estrasburgoko unibertsitatean katedraduna zen alsaziar batengana bidali zuen eta emakume hark lagundu zion doktoretzarekin. Tesiko aztergaia: "Hezkuntza elebiduna Hego Euskal Herriko ikastoletan". Ordurako ezkonduta zegoen eta bi ume zituen eta irakasle lanean zebilen eta erronka handia izan zen.

Hezkuntza elebidunaren inguruko tesia
2022-01-24
Mari Karmen Garmendia Lasa
- ahotsak.eus