7000 partituratik gora ordenagailuz eginak Erretiroa hartu ostean hasi zen ordenagailuarekin eta hainbat kontu egiten ikasi zuen. Interneta erabiltzeko ikastaroa ere egin zuen, baina ez da sartzen, denbora asko galarazten duelako. Halako batean, bestelako kontuak utzi eta musikarekin zentratu zen. Pixka bat desfasatuta dagoela ikusi arren, ez zaio axola, 91 urte izanda, nahikoa badelako horretan aritzea. 7000 partituratik gora ditu eginak. Ordu asko sartzen ditu.

7000 partituratik gora ordenagailuz eginak
Patxi Oliden Gonzalez de Txabarri
- ahotsak.eus