Obran arotzei laguntzen umetanObra batean lanean hasi zen gero, laguntzaile. Han lehorrago lan egiten zuten behintzat. Arotzak enkofratzen aritzen ziren; arotzak ateratako iltzeak bildu, garbitu eta enkarguak egiten aritzen zen. Astea pasata, hamar durokoa lortzen zuen eta poz handia ematen zion. 1941eko kintoa zen anaia eta soldadu eraman zuten.