Aita adreilu lantegiko labeetan laneanAitak adreiluak egiten zituen, "La Oriana" lantegian. Lehenbizi harria txikitzen zuten gurpil handi batzuekin; moldeetan masa jarri eta labe handietan egosi egiten zuten. Hoztutakoan prest egoten zen. Harria bertakoa izaten zen. Klase desberdinetako moldeak izaten zituzten.