Orendaingo eskolan euskaraz ikasten zutenEskolara gustura joaten ziren. Klarionarekin egindako jokoan, salto egiten zuten. Udaletxe gainean zuten eskola. Maistra bat Donostiatik etortzen zitzaien batzuetan; baina, gehienetan, herriko apaizak erakusten zien. Apaiza oso ona zela dio. Dena euskaraz erakusten zien, maistrak ere bai. Eskolan zer erakusten zieten kontatzen du. Dotrina ere eskolan ikasten zuten. Otoitz guztiak etxetik ikasita eramaten zituzten.