Oiangura bidean norbait agertu...<p>Esnetara Ordiziatik Oiangura zihoazela, bidean gizon bat izara batekin atera zitzaieneko kontuak. Gauetan, afal ondoren, gurasoak eta hiru alaba zaharrenak Oiangura joaten ziren arto-zuritzera. Bidean, beti norbait ateratzen omen zen: beldurra pasatzen zuten. Artoa zuritu, gaztainak jan eta etxera bueltatzen ziren farola hartuta.</p>