Gari-lanak <p>Hiru ahizpa zaharrenak Oiangu baserrira joan ohi ziren gari-lanetan laguntzera. Garia igitaiarekin ebaki eta gari-balak egiten ziren. Gero, garia eskuz jotzen zuten; nola egiten zuten azaltzen du. Garia jo ondoren, auzoko baserri bateko makinarekin garbitu egin behar izaten zen alea. Altamira baserriko gizon ibiltzen zen makinarekin, baserriz baserri. Garia garbitzeko makinak nola funtzionatzen zuen kontatzen du. Behin garia aletutakoan, etxe sarreran zegoen kutxa handi batean jasotzen zen. Ogia ere gari artean gordetzen zuten.</p>

Gari-lanak
Angeles Lasa Garmendia
- ahotsak.eus