Dantzak eta erromeriakIgandero egoten zen dantza herriko plazan. Udan ostegun gauetan ere egoten zen dantza, "Arboleda"n. Larraitzen eta Ojangurengo hariztian ere egoten ziren erromeriak. Inguruko herrietako jaietara joaten ziren. Gertukoetara oinez edo bizikletaz, baina Legorreta eta urrutikoetara trenez joaten ziren.