Asteazkenetako feria zaharra <p>XV. mendean hasi ziren asteazkenetako feria ospatzen Ordizian, Juana la Loca Gaztelako erreginaren baimenarekin. Joxe Mari gaztea zenean, Ordiziako inguruetako herrietan asteko jaiegun nagusia asteazkena zen. Dotore jantzi eta Ordiziako feriara egun guztirako joaten ziren baserritarrak: goizean barazki eta jatekoen feria izaten zen, eta arratsaldean ganaduena. Igandetan ere dotore janzten ziren baserritarrak, baina meza entzuteko besterik ez.</p>

Asteazkenetako feria zaharra
Joxe Mari Faus Iurrita
- ahotsak.eus