Aita Oñatitik Ordiziara, eta osaba Ordiziatik OñatiraJoxe Mari sarritan joaten zen Oñatira. Bere amaren anaia batek Oñatiko botika bat erosi ondoren, bertako botikaria izan zen. Zurutuza botikariari erosi zion botika, eta berak erretiroa hartu zuenean Miren Galarza oñatiarrari saldu zion. Aita Oñatitik Ordiziara joan zen bizi izatera, eta osabak berriz, alderantziz egin zuen.