Ordiziako azoka<p>Asteazkenetan Ordiziako azokara joaten ziren, astoa hartuta, eta bazkaltzen bertako taberna batean geratzen ziren. Autobusa jarri zutenean Mandubitik zehar joaten zen eta, tokirik ez bazegoen, autobus gainean joaten ziren. Azokara "rekarderak" joaten ziren Irun, Donostia eta inguruetatik eta jeneroa erosten zuten gero han saltzeko. Emakumeek ez zuten ohiturarik tabernara sartzeko.</p>