Sagar-motak; sagardoa nola egin
<p>Baratzea bazuten eta fruitu arbolak ere bai. Sagardoa egiten zuten, umetan artean dolarerik ez zutenean auzoko baserri batera joaten ziren sagardoa egitera, baina gerora etxean jarri zuten dolarea. Sagardoa nola egiten zuten azaltzen du. Sagardoa egiteko erabiltzen zuten sagarra eta bestelako sagar-motak eta beraien ezaugarriak aipatzen ditu. Sagarra urri aldera jasotzen zuten eta eskuz astintzen zuten.</p>