Luistarren eta Mariatarren kongregazioa<p>Iruñean egon zenean derrigorra zen mezara joatea eta taldeka joaten ziren apaiz ezberdinekin. Ordizian zegoela gurasoekin joaten zen mezara. Dotrina eskolan ematen zieten apaiz edo bikarioak. Luistar eta Mariatarren kongregazioa izaten zen eta hilean behin konfesatu egin behar izaten zuten.</p>