Soldadutzako lagunak<p>Soldadutzatik etxera bueltatu eta aitaren lantegian jarraitu zuen lanean. Soldadutzako zigorretako batzuk, kalabozora sartzea eta ilea moztea izaten ziren. Errenteriar bat zuen gertueneko laguna, gainontzekoak ez ziren hemengoak. Han egindako lagunen aipamena eta oporretan haietako lagun batekin elkartu zeneko pasadizoak kontatzen ditu.</p>