Aita ferratzailea eta amak soldaduekin izandako gaizkiulertua <p>Amak gerrako kontuak kontatzen zizkion. Maria Rosarioren aita Afrikan egon zen soldadu eta han mairu asko egin zituen lagun. Aita ferratzailea zen eta etxe aurrean lantegia zuen. Gerra garaian, soldaduek hara eramaten zituzten zaldiak ferratzera. Fermin anaia jaioberria zen, eta amak haren zapiak garbitu ondoren eseki egiten zituen; parapetoan zeuden soldaduek hori ikustean, seinaleak egiten ari zitzaizkiela uste zuten eta tiroka hasten ziren.</p>

Aita ferratzailea eta amak soldaduekin izandako gaizkiulertua
Maria Rosario Mujika Imaz
- ahotsak.eus