Telefonoa etxean izatearen ardurak<p>Lehen ez zen tinbrerik izaten. Ateetan soka bat izaten zen, eta hari tira eginda sartzen ziren etxeetan. Konfiantzazko bizilagunen etxeetara ere sartu ohi ziren. San Inazion bizi zirenean, telefonoa zeukaten etxean, eta telefonoa nola jarri zioten azaltzen du. Auzoan, bere etxean bakarrik zegoenez telefonoa, larrialdi kasuetan bizilagunei laguntzea tokatu zitzaion: bi ume erditzen laguntzen ibilitakoa da.</p>