Angeles Lasa Garmendia
Ordizia (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Ordizian jaioa 1923an. Ama Oiangu baserrikoa eta aita Arranomendikoa zituen, biak Oiangu auzokoak. Angelesek 6 anai-arreba ditu eta kalean jaioak dira, Urdaneta kalean eta Tximista kaleko Lizarazu-enean bizi izan dira, denbora gehiena amaren jaiotetxean igaro izan badute ere. Oiangu baserria ezaguna da Fray Andres de Urdaneta bertan jaioa zelako eta baita bertako parke ezagunagatik ere. Eskola Nazionaletan ibili zen 13 urtera arte eta Donostian jostun ikasketak egiten. Lanean Ordiziako Bicente Ruizen aritu zen, bainu-gelako piezak egiten. Elkarrizketan bere anaia Joseba eta ahizpa Rosariorekin batera azaltzen da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORD-041 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute