Uztaien egitea : lan berezia Uztai egitea lan berezia eta fisikoa zen, bi pertsonen presentzia galdegiten zuena : bere andreak Gérard laguntzen zuen. Aska handi batean, dozena bat taula eman,urez bete, berotu. Ondotik, zurak moldatzen ahal ziren. Dena eskuz egiten zen : muinoak, arraioak, zateak. Ondotik, arotzak burdinazten zuen errota. Tresna bereziak erabiltzen zituen : burdin xixela, zur xixela, jorraia, konpaza berezia errotendako.Errotek bazituzten 10 edo 12 arraio, zateak araberakoak ziren.

Uztaien egitea : lan berezia
Gérard Zabarotz
- ahotsak.eus