Zuraren segatzea eta sega motak
Gérard Sabarots-ek zehazki esplikatzen du nola segatzen zuen, sega mota desberdinak erabiliz. Lehenik, sega zirkularioa, izigarriko arramantza edo soinua egiten zuena. Gero, bigarren sega mota : sega alemana (scie à rubans). Eta zura luzeegi baldin bazen, "scie à violon" izenekoa erabiltzen zuen, zura soka tintatu batez aitzinetik markatua zelarik. Soka hau Gérard-ek berak prestatzen zuen artilea baliatuz : lastoa erretzen zuen eta beltz horrekin artilea beltzatzen. Orain, soka horiek tinta urdin bat daukate. Gapirioentzat, sega handiak erabiltzen ziren, beste lan batzuentzat aldiz ttipiagoak.