Doktrinan ondo, buruz ikasi behar zelakoDoktrina ikastera astean bitan elizara joaten ziren. Buruz ikasi behar izaten zen, eta horretan ondo ibiltzen zen. Behin on Agustin abadeak jo egin zuen aurpegian, eta hortzekin, nahi gabe, eskua odoldu zion abadeari. Haginka egin ziola-eta estutasuna pasa zuen. Doktrina oso ondo zekien, eta kanta bat ere atera zioten.