Umeak kontserba lantegietan; inspektorea zetorrenean ihesiUmeek antxoei burua kentzen lan egiten zuten lantegietan. Berez debekatuta zegoen, eta inspektorea zetorrenean, ume guztiek Zaldupetik mendi aldera ihes egiten zuten. Arratsaldean lan egitearren ordaindu egiten zieten. Lan zikina zen eta ordu asko egiten zituzten. Azkena zela esan arren, lan gehiago ekartzen zieten. Horren inguruko kopla. Batzuetan euren lana amaitutakoan, alboko lantegira, hangoei laguntzera.