Ikatza lortzeko egiten zirenakBizimodua ateratzeko egiten zirenak. Ikatza barkuetan ekartzen zuten eta portuan hustu egiten zen txalupa batera. Uretara jausten ziren zatiak salabardo antzeko batekin jasotzen omen zituen lagun batek. Kamioikada ikatza hustu ostean geratzen zen hautsa ere batu egiten zuten. Etxera eraman, urarekin bustita bolak egin eta sikatzen laga. Eta ahal bazen, trukea egin edo saldu.