Amaren ezkontza Begoñako aldare nagusian<p>Ama neskame ibili zen batean eta bestean. 21 urterekin ezkondu zen Begoñan. Amona "aña" moduan egonda zegoenez bertan, hango etxekoandreari esker aldare nagusian ezkondu ahal izan ziren. Dirua zutenak aldare nagusian ezkontzen ziren, Ama Birjinaren aurrean; pobreak atzean, ipurdia emanda. Belusezko soineko urdinarekin ezkondu ei zen "amuma Lekitto". Eztei-bidaian Santanderrera.</p>