Iturritik ur-garraioan, zinka buru gainean jarrita Etxean ur gutxi izaten zuten, baina iturri bat zegoen beheko kalean. Buru gainean sorkia ipini, gainean zinka, eta txandan joaten ziren iturrira, ur bila. Berriatuko alkateak iturburu bat aurkitu zuela eta, musika eta dena egon zen herrian. Baina artean hodiak sartu behar zituzten eta beste urtebetez jarraitu zuten ura buru gainean garraiatzen.

Iturritik ur-garraioan, zinka buru gainean jarrita
Miren Zubikarai Larreategi
- ahotsak.eus