Soldaduen beldur gauzak erre edo ezkutatu Gerra garaian, soldaduak etxez etxe joaten ziren arakatzera. Liburuak, poxpolin arropak eta gainerakoak erre egiten zituzten beldurrez, baina beraien amak erre beharrean, koltxoian gorde zituen. Pregoia zabaldu zuten etxeetan zituzten gauzak entregatzeko. Beste alderdikoa zen emakume batek abisatu zien ordurako abertzaleek gauzak erre zituztela.

Soldaduen beldur gauzak erre edo ezkutatu
Miren Lore Ibazeta Solabarrieta
, Nekane Ibazeta Solabarrieta - ahotsak.eus