Soldata hobea lortzeko hiru hilabetez greban 1960 inguruan 6000 pezeta inguru kobratzen zituen Eulogiok. Soldata finkoa zuten, ez arrantzatutako arrain-kopuruaren araberakoa. Armadoreak ordaintzen zien sare-konpontzaileei. Ez zeuden konforme lan-baldintzekin eta greba egin zuten. Hiru hilabetez egon ziren greban. Armadoreek sareak konpondu beharra zuten eta gauez sareak kanpora bidaltzen hasi ziren. Orduan piketeak jarri zituzten herritik sarerik irten ez zedin. Batera eta bestera jo ondoren lortu zuten soldata hobetzea.

Soldata hobea lortzeko hiru hilabetez greban
Eulogio Alkorta Badiola
- ahotsak.eus