Seineroaren abisua <p>Korda eta tretzaren sistema nola izaten zen azaltzen dute. Udazkenean, antxoa txikia harrapatzen zen. Antxoari gatza bota eta upeletan kontserbatzen zen negura arte. Arrantzaleak gauez ateratzen ziren itsasora. Herrian hiru seinero zeuden. Haien egitekoa zen gauerdia baino lehen eguraldia nolakoa zen ikusi eta arrantzaleei abisua ematea. Parrokia aurrean burdinazko ate handi bat zegoen, eta mailuekin jotzen zuten arrantzaleei itsasora ateratzeko abisua emateko. Herriko beste hiru-lau tokitan ere gauza bera egiten zuten. Bapore-ontziek martxan jartzeko denbora behar izaten zuten.</p>

Seineroaren abisua
Jesus Artetxe Malaxetxebarria
, Patxi Etxaburu Ajarrista - ahotsak.eus