Emazteak nola ezagutuEmazteak nola ezagutu zituzten kontatzen dute. Jesusi amak esan zion praka berriak egiteko, eta etxe aurreko jostunarengana bidali zuen; prakak egiteko neurriak hartzera joan eta han ezagutu zuen gero bere emaztea izango zena. Patxi, ostera, Vega hotelean zerbitzari lanetan zebilen Elgoibarko neska bati begia botata urtebetean egon ondoren, lagun baten bitartez mandatua emanda hasi zen neska harekin.