Juanito Arantzamendi Mugartegi
Ondarroa (Bizkaia) (1916-2013)
Biografia
Kantoipen jaio zen bederatzi neba-arrebatako zortzigarrena. Gurasoak ere bertakoak zituen, itsasoko bizimoduarekin lotutakoak. Ondarroako Kresala dantza-taldeko ezpata-dantzaria izan zen mutikotan. Eskola utzi eta 13 urtegaz Saturrarango seminariora joan zen. Bost urte igaro zituen bertan eta beste bi Gasteizeko seminarioan. Gerra hasi aurretik, etxekoek Bilborako bidea hartu zuten eta berak Arana Goiri batailoian eman zuen izena, "Enlaces y transmisiones" konpainian ibiliz Bizkaiko hainbat frontetan. Atxilotu eta langile-batailoietan izan zuten ia bost urtez Espainia aldetik. Herrira bueltatzerakoan, "Compañia Esperanza" autobus-enpresan hasi zen inspektore lanetan erretiratu artean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OND-027 | 2011 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
OND-028 | 2011 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute