Zeinek egiten dion hika<p>Anaiarekin esaldi solteak bai, erabiltzen ditu hika Anek. Baserri giroan errotuago dago hitanoa; basoko batzordean dago, eta haiek hika egiten diote; berak zuka erantzuten die. Amonak hika egiten zion, eta izebak ere batzuetan egiten dio. Bere Oñatiko koadrilan gurasoek inori ez diote hika egin izan, eta zaila ikusten du ohitura hori hartu ahal izatea.</p>