Hitanoaren galeraren arrazoiak<p>Kalean hika baserritarrena zela esaten zietenez, hain baserritar ez sentitzearren, zuka egiten zutela uste du Karmenek. Gainera, euskara batuak ere eragina izan duela uste dute. Euskara batuko hitanoa Oñatikotik oso desberdina dela dio Bernardok.</p>