Auzotarra eta euskalduna izateagatik irainduGizakumeen artean euskaraz egiten zuten, baina erdaraz zuzentzen zitzaien emakumeei. Euskaraz egiteagatik konplexu asko zituzten baserritarrek, izan ere, askotan iraintzen zituzten emakume baserritarrak kalera joaten zirenean. Parrokiara joatean ere, auzoetako umeak atzean esertzen ziren. Maristetako ikasleak eta eskola publikokoak ere ez ziren modu berean tratatzen.