Münsterrera ikastera 1970ko hamarkadako giro politiko traketsa azaltzen du. Alemaniako Münsterreko unibertsitatera joan zen ikastera. Neska-lagunarekin joan zen, baina horretarako ezkondu egin behar izan zuten. Münsterren aurretik ezagutzen zuen Joxe Azurmendi zegamarra zegoen, etxera itzuli ezinik hango telebistan Burgosko prozesuari buruz egindako deklarazio batzuengatik. Garai berean Pako Garmendia, Jesus Mari Mujika, Joseba Arregi edota Lorentxo Igarzabal ere bertan ikasten zeuden.

Münsterrera ikastera
Jerardo Elortza Egaña
- ahotsak.eus