Auzolana; plazara saltzera<p>Gari lanez aparte, ez zen beste auzolanik; bidegintzarako bai, etxe bakoitzetik bat joaten zen. Ira etxe ondoan zuten; Torrekoak gaizki ibiltzen ziren, urruti zutelako. Gaztaina saldu ere egiten zuten; ama joaten zen plazara, eta arreba zaharrena, Ramona. Patata, arrautzak... Arreba Bergarara ere joan izan zen, San Antoniora, han gehiago ordaintzen zutelako, astoarekin.</p>