Baserritarren Ermandadea<p>Baserri batzuen artean antolatutako Ermandadea zuten auzoan. Txandaka izaten zuten "puestoko idiskoa" (hazitarakoa). Ganaduren bat galtzen zenean, Ermandadeak ugazabari laguntzen zion. Koixkarrera (Gorobizkar) behi asko ekartzen zituzten idiskotzera. Bost ogerleko kobratzen ziren estaltzeko.</p>