Arbia ereitenArbia garia egondako lekuan ereiten zen. Burdinarea, area, goldea. Lurra prestatu ondoren, aitzurrarekin zuloak egiten ziren. Arbi haziak botatzen zituen batek, eta atzetik estali. Simaur pixka bat ere botatzen zitzaion. Miaztu egiten zen gero. Arbi buruak. Abuztuaren 20rako ereinda egoten ziren haziak, San Bernardo egunerako. Neguan arbia jaten zuten behiek. Oiloen zaperorako eta txerrientzat ere bazen.