Trinitate jaietan, gonbidatuakTabernak ez zuen ordutegi jakinik, baina oso berandu ere ez zuten ixten. Gauean gizonak bakarrik egoten ziren. Eliza ondoko jaia bukatzean joaten ziren, Trinitate jaietan.Orkestra egoten zen: saxofoia, soinua eta jazbana. Lo eta jan Zumalden egiten zuten. Guardia zibilek ere mahai beran jaten zuten. Baserrietan gonbidatuak egoten ziren, eta dotore jartzen zituzten mahaiak.